XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); neure hautaketa, neure askatasunaren adierazpena da, besteei neure askatasunaren eskaintza egitea.

Orain arte pertsonekiko, hots, pertsona banakoen arteko jokaeraz aritu naiz....

Baina herrien arteko harremanetan ere beste horrenbeste gertatzen da: Adibidez, Madrilek bake eta askatasuna nahi ditu; Gasteizek ere bai.

Baina batzuk besteen lepotik euren bake eta askatasuna ezartzea, besteei eskubide berbera ukatzea litzateke; beraz, besteak euren morroi bihurtzea.

Guztiek nahi dituzte bake eta askatasuna; hobeki esanik, euren bake eta askatasuna, baina inoren bake eta askatasunaren uko egin ohi zaio sarritan.

Askatasuna! Nire askatasuna ala zure askatasuna?.